2020/08/27

 

Antxon Mendizabalek eskultura egin du Orio AEko emakumezkoen taldearentzat, lortutako garaipenen sari modura.







Era berezian hasi zuten atzoko entrenamendu saioa Orio AEko emakumezkoek. Txalupa uretara bota aurretik, Arraunetxen zain zuten Antton Mendizabal Mendi eskultorea, eskuz egindako egurrezko artelan ederrarekin. Orion bizi den artistak estropalariek azken bi urteetan lortutako garaipenak saritu nahi izan ditu eskulturarekin, eta atzo izan zuen arraunlariei oparia emateko aukera, errio ondoan denak juntatuta.

Sei t´erdiak aldera elkartu zen Mendi estropalariekin, Santi Zabaleta entrenatzailearekin eta Josu Esnaola elkarteko presidentearekin. Nadeth Agirre patroiari artelana eman eta gero, hitz onak izan zituzten elkarrentzat. Artistak aitortu zuenez, neskek egindako estropada ederrek eta lortutako garaipenek asko inspiratu izan dute sorkuntza lanetarako. Arraunlariak egiten ari diren ibilbide oparoaren aitortza modura egin du eskultura, eta haientzat pentsatua eta sortua da espresuki. Estropalariek ere haien miresmena adierazi zioten eskultoreari, artelanaren dimentsioa eta xehetasunak gertutik ikusteko aukera izan zutenean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina