2014/05/13



Eskultura-oparia eskaini dio Antton Mendizabal artisau eta eskultoreak Orioko Herri Ikastolari, Kilometroak 2014 ERRIA TXIKOTA! jaia aitzakiatzat hartuta.
Maiatzaren 11n egindako Orioko Artisau Azokako hogeita bigarren edizioan eman dio eskultura-oparia Mendizabal berak Gemma Etxabe Orioko Herri Ikastolako Lehendakariari.
ERRIA TXIKOTA! astea hasi bezperan Mendizabalek egindako opariak izango du segidarik; izan ere, aste kulturaleko lehen ekimena Mendizabalek gidatuko du. DBH1eko ikasleek egur taila ikastaroaizango dute Antton Mendizabalen eskutik.




MENDIK EGINDAKO ESKULTURA ORIOKO IKASTOARENTZAKO.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat