2021/07/15

 Patatxe. Ontzi Kortsario baten Albaolan.

Zorionez, gaur goizean Patatxeren arraun proban parte hartu det.
Buelta oso polita izan da. Arraunaren luzera desberdinarekin proba egin da, Xabier Agote gainbegiratzen.
Beste esperientzia ikaragarria.





PATATXE.

Orioko Mutiozabal ontziolan aurk
itutako planoetan oinarritua ekin zioten lanari.
Bere ezaugarri nagusia bizkortasuna da, bai belaz bai arraunez hartzen duen abiadura alegia. Hori dela eta, herri batetik bestera mezuak bidaltzeko erabiliak izan ziren, bai eta kostaldeaaren zaintza-lanak egiteko ere. Barku mota hau, lehenetsia izan da kortsarioen artean, bere ezaugarriak abordaiak egiteko ezinhobeak baitziren.
A partir de los planos encontrados en el astillero Mutiozabal de Orio esta embarcación de 15 metros de eslora era muy veloz tanto navegando a vela como a remo que se utilizaba principalmente para mandar noticias de un lugar a otro y para vigilar puertos y costas. Estos barcos tan rápidos eran muy queridos y utilizados por los corsarios ya que facilitaban los abordajes.

2020/09/09

Curso de Talla y Escultura en Donostia.

Egurrezko Taila eta Eskultura Ikastaroa. 2020/2021




                                       PLAZAS LIMITADAS ABIERTAS TODO EL AÑO.
                                        Tlf.658710177 - mendiartetailerra@gmail.com

                                                                    www.mendi.info


Martes y Jueves de 16:00 - 18:00
Miercoles de 16:00 - 20:00

Dias optativos para el alumno.Todos incluidos.Precio unico: 60 €/mes
-Herramienta y madera para practicas incluidas.
-No es necesaria experiencia previa.

Mendi Arte
Gran Via 22, entlo. DONOSTIA.

2020/08/27

 

Antxon Mendizabalek eskultura egin du Orio AEko emakumezkoen taldearentzat, lortutako garaipenen sari modura.







Era berezian hasi zuten atzoko entrenamendu saioa Orio AEko emakumezkoek. Txalupa uretara bota aurretik, Arraunetxen zain zuten Antton Mendizabal Mendi eskultorea, eskuz egindako egurrezko artelan ederrarekin. Orion bizi den artistak estropalariek azken bi urteetan lortutako garaipenak saritu nahi izan ditu eskulturarekin, eta atzo izan zuen arraunlariei oparia emateko aukera, errio ondoan denak juntatuta.

Sei t´erdiak aldera elkartu zen Mendi estropalariekin, Santi Zabaleta entrenatzailearekin eta Josu Esnaola elkarteko presidentearekin. Nadeth Agirre patroiari artelana eman eta gero, hitz onak izan zituzten elkarrentzat. Artistak aitortu zuenez, neskek egindako estropada ederrek eta lortutako garaipenek asko inspiratu izan dute sorkuntza lanetarako. Arraunlariak egiten ari diren ibilbide oparoaren aitortza modura egin du eskultura, eta haientzat pentsatua eta sortua da espresuki. Estropalariek ere haien miresmena adierazi zioten eskultoreari, artelanaren dimentsioa eta xehetasunak gertutik ikusteko aukera izan zutenean.

2020/04/07

Koronabirusen murrizketetan zehar enkarguak jasotzen dira.



   Se recojen encargos durante las restricciones del coronavirus.


Eskerrik asko.


Mendi.



2018/07/16

Bisiguaren Laguna 2018

Imanol Alguacil eta Carmen Oteiza omendu zituzten (bigarrenaren kasuan, familiako kideek jaso zuten oroitagiria), "Mendi" Antxon Mendizabal egindako taila.




2018/06/05

2018 .MIROTZA SARIAK,

                                                        AURTEN MIROTZA SARIA HAIMAR ZUBELDIAK ETA LEIRE OLABERRIAK TXIRRINDULARIAK JASO DUTE.





2017/09/15

Albaola.San Juan baleontzia."Mendi" harri koskorra jartzen...

NIRE ESPERIENTZIA ALBAOLAN

Trabesakin egurra ematen...               https://youtu.be/nBMx-q0mAnM







Azken sahietsak luzuenak jarrita daude, pixkanaka itxura hartzen dijoa.
 Azken hilabete honetan esperientzia oso polita izan da.
Uda pasa ondoren nire lana albaolan amaitu da. Nire bolondresako bizipena ikaragarria izan da.

Bi hilabete izan dira baina askoz gehiago ematen zuen.
Egun batean Orioko udalekuko umeak bisita bat egitera etorri ziren.
Ilusio handia egin zidan nire alabako lagunak ikustea.

Beste egun batean euskal telebista elkarrizketa egitera eta grabatzera baita etorri zan.





Egun hortan Esteban "famoso" bihurt zan. Hau gizon trebea eta zoragarria. Holako arotzak gutxi geratzen dira. Ixil ixila baina beti umore onakin...

 Joseba beti zuzentzen....

Albaolan: Esteban eskua eta Joseba burua.











Mila esker bihotz biotzez bolondres eta arotza guztiei bere patzientzagatik eta bere eztitasunagatik.



Nire harri koskorra utzi nuen eta errepikatzeko gogo haundiekin abiatu nintzen.

Laister arte.


Mendi








2017/08/16

Antxon Mendizabal: "Egurrak bizia, historia du"

Antxon Mendizabal: "Egurrak bizia, historia du"

   KULTURA  ORIO
Egurra txikitatik izan du pasio Antxon Mendizabal Mendi –Donostia, 1969– eskultoreak. Tailla tradizionala eta abangoardiaren artean dabil saltoka. Azken horri helduz, Artea mahastien arteanerakusketa zabaldu berri du Katxiña Txakolindegian.
Nondik sortu zitzaizun egurrarekiko zaletasuna?
Txikitatik dudala esango nuke. Beti gustatu izan zait marraztea eta egurrak, materialak berak, beti erakarri izan nau. Arotz titulua atera nuen bere garaian, baina konturatu nintzen hori ez zela nirea, puntu artistikoa bilatu izan baitiot beti. Horrela, Donostian egurrezko tailla ikastaroa ematen zuen eibartar bat ezagutu nuen, eta bere tailerrera joaten hasi nintzen ikastera.
Han nire bokazioa ezagutu nuen, egurrezko tailla: eskulturak, tailla tradizionala, modernoa... Bospasei urte pasa nituen Eibarren ikasten, gero marrazkia ere ikasi nuen Donostian eta Hondarribian. Beti maisuen tailerretan ikasi izan dut, beraiekin akordio bat eginda.
Behin maisuengandik ikasita nire tailer propioa jarri nuen Donostian, 1988an, eta han nago harrezkero, ikastaroak ematen eta nire lanak egiten.
Zein da zure lan ildoa?
Bi munduen artean mugitzen naiz: artisautza eta artea. Salmentetatik bakarrik bizitzea oso zaila da, horregatik hasieratik eman ditut ikastaroak. Eta saltzerako garaian ere, errazagoa da artisau lanak saltzea arte lanak baino.
Arte lanei dagokienez eboluzio bat izan dudala esan daiteke, abangoardiara iritsi arte. Hori saltzea oso zaila da, galeria publiko edo pribatuetan, tabernatan, jatetxeetan... erakusketak egin arren. Horregatik, lan tradizionalak ere egiten ditut eta enkarguak ere jasotzen ditut.
Zer du egurrak beste materialek ez dutena?
Bizia. Egurrak bizia du, historia du. Nire eskuetara 500 urteko haritz enbor bat iristen bada zerbait berezia egin beharra daukadala pentsatzen dut, zuhaitzak izan duen historiagatik. Enbor horrek bizia izan du. Beste materialek, burdinak edo harriak, adibidez, ez dute xarma hori.
Orion, herriarentzat, egiten dituzu zure lantxoak. Mirotza sariak, triatloi herrikoiko sariak...
Oso enkargu politak dira niretzako, nire esku uzten dute prozesu osoa. Diseinua, proiektua eta dena egiteko askatasun osoa ematen didate. Mirotza sariak, adibidez, urtero desberdinak egiten ditut. Niretzako sormen lan oso politak dira.
Albaolan ere aritu zara lanean. Zure ohiko lanaren oso desberdina al da?
Bai, erabat. Arotz lanetara itzuli naiz berriz Albaolan, baina han dena oso berezia da. Egiten den lan guztia eskuz egiten dute, garai bateko teknikekin. Historia egiten ari ginen sentsazioa izan dut han nengoen bitartean. Orioko arotz batekin egin dut topo han, Esteban Gozategirekin, eta segituan egin genuen harreman polita. Horrez gain, aspaldiko ikasle batekin ere egin dut topo Albaolan. Oso esperientzia polita izan da, zorte handia izan dut.
Erakusketa jarri duzu Katxiña Txakolindegian. Zer aurkituko dugu bertan?
Nire azken artelanak daude han, abstraktu abangoardistak. Denbora asko pasa dut lan horiek prestatzen. Marrazkia, diseinua... pieza bakoitzak bere lana du. Oinarri sendoak egin dizkiet, jatetxeko sarreran eta pasilloan jartzeko.
Geroz eta gehiago gustatzen zaizkit horrelako erakusketak, galeriatatik kanpo egiten direnak, jatetxe, taberna eta horrelakoetan. Street-art deritzona geroz eta gustukoagoa dut, jende oso gutxi joaten baita jada erakusketa gelatara, eta artea jendeari hurbiltzea garrantzitsua iruditzen zait.
Nondik hartzen duzu lanak egiteko inspirazioa?
Filosofia, literatura, poesia... denetarik pixka bat. Ezin jakin nondik etorriko den inspirazioa, subkontzienteak jokoa ematen du horretan. Pieza baten diseinua egiterakoan marrazkia eta idazlana egiten ditut lehenengo, eta gero pasatzen dut egurrera.