2017/08/16

Antxon Mendizabal: "Egurrak bizia, historia du"

Antxon Mendizabal: "Egurrak bizia, historia du"

   KULTURA  ORIO
Egurra txikitatik izan du pasio Antxon Mendizabal Mendi –Donostia, 1969– eskultoreak. Tailla tradizionala eta abangoardiaren artean dabil saltoka. Azken horri helduz, Artea mahastien arteanerakusketa zabaldu berri du Katxiña Txakolindegian.
Nondik sortu zitzaizun egurrarekiko zaletasuna?
Txikitatik dudala esango nuke. Beti gustatu izan zait marraztea eta egurrak, materialak berak, beti erakarri izan nau. Arotz titulua atera nuen bere garaian, baina konturatu nintzen hori ez zela nirea, puntu artistikoa bilatu izan baitiot beti. Horrela, Donostian egurrezko tailla ikastaroa ematen zuen eibartar bat ezagutu nuen, eta bere tailerrera joaten hasi nintzen ikastera.
Han nire bokazioa ezagutu nuen, egurrezko tailla: eskulturak, tailla tradizionala, modernoa... Bospasei urte pasa nituen Eibarren ikasten, gero marrazkia ere ikasi nuen Donostian eta Hondarribian. Beti maisuen tailerretan ikasi izan dut, beraiekin akordio bat eginda.
Behin maisuengandik ikasita nire tailer propioa jarri nuen Donostian, 1988an, eta han nago harrezkero, ikastaroak ematen eta nire lanak egiten.
Zein da zure lan ildoa?
Bi munduen artean mugitzen naiz: artisautza eta artea. Salmentetatik bakarrik bizitzea oso zaila da, horregatik hasieratik eman ditut ikastaroak. Eta saltzerako garaian ere, errazagoa da artisau lanak saltzea arte lanak baino.
Arte lanei dagokienez eboluzio bat izan dudala esan daiteke, abangoardiara iritsi arte. Hori saltzea oso zaila da, galeria publiko edo pribatuetan, tabernatan, jatetxeetan... erakusketak egin arren. Horregatik, lan tradizionalak ere egiten ditut eta enkarguak ere jasotzen ditut.
Zer du egurrak beste materialek ez dutena?
Bizia. Egurrak bizia du, historia du. Nire eskuetara 500 urteko haritz enbor bat iristen bada zerbait berezia egin beharra daukadala pentsatzen dut, zuhaitzak izan duen historiagatik. Enbor horrek bizia izan du. Beste materialek, burdinak edo harriak, adibidez, ez dute xarma hori.
Orion, herriarentzat, egiten dituzu zure lantxoak. Mirotza sariak, triatloi herrikoiko sariak...
Oso enkargu politak dira niretzako, nire esku uzten dute prozesu osoa. Diseinua, proiektua eta dena egiteko askatasun osoa ematen didate. Mirotza sariak, adibidez, urtero desberdinak egiten ditut. Niretzako sormen lan oso politak dira.
Albaolan ere aritu zara lanean. Zure ohiko lanaren oso desberdina al da?
Bai, erabat. Arotz lanetara itzuli naiz berriz Albaolan, baina han dena oso berezia da. Egiten den lan guztia eskuz egiten dute, garai bateko teknikekin. Historia egiten ari ginen sentsazioa izan dut han nengoen bitartean. Orioko arotz batekin egin dut topo han, Esteban Gozategirekin, eta segituan egin genuen harreman polita. Horrez gain, aspaldiko ikasle batekin ere egin dut topo Albaolan. Oso esperientzia polita izan da, zorte handia izan dut.
Erakusketa jarri duzu Katxiña Txakolindegian. Zer aurkituko dugu bertan?
Nire azken artelanak daude han, abstraktu abangoardistak. Denbora asko pasa dut lan horiek prestatzen. Marrazkia, diseinua... pieza bakoitzak bere lana du. Oinarri sendoak egin dizkiet, jatetxeko sarreran eta pasilloan jartzeko.
Geroz eta gehiago gustatzen zaizkit horrelako erakusketak, galeriatatik kanpo egiten direnak, jatetxe, taberna eta horrelakoetan. Street-art deritzona geroz eta gustukoagoa dut, jende oso gutxi joaten baita jada erakusketa gelatara, eta artea jendeari hurbiltzea garrantzitsua iruditzen zait.
Nondik hartzen duzu lanak egiteko inspirazioa?
Filosofia, literatura, poesia... denetarik pixka bat. Ezin jakin nondik etorriko den inspirazioa, subkontzienteak jokoa ematen du horretan. Pieza baten diseinua egiterakoan marrazkia eta idazlana egiten ditut lehenengo, eta gero pasatzen dut egurrera.

2017/07/27

San Juan Baleontzia. "Mendi".Harri koskorra jartzen.

Historia egiten ari gara.      Estamos haciendo historia.


https://youtu.be/GtM_IewNY7g




Ya ha pasado casi un mes de mi experiencia como voluntario en Albaola.


 Aunque solamente puedo acudir cuando mi trabajo me lo permite, cada vez que participo, siento que con mis manos estoy poniendo un granito de arena en la historia. 






Joseba fue alumno mio hace ya algunos años. Experto maquetista naval, ingeniero, carpintero... dirige la contruccion como si la hubiera realizado mil veces.



Esteban Oriotarra no paso ni un minuto para que conectasemos. Carpintero de grandisima experiencia y tradicion familiar en carpinteria de ribera, nos enseña he indica a Pablo y a mi el trabajo ha realizar con la paciencia de un maestro a sus alumnos.






2017/07/21

Arte Mahasti Artean Erakusketa/Exposicion. "Mendi" Antxon Mendizabal Sanz



"Arte mahasti artean" erakusketa "Mendi" Antxon Mendizabal Sanz, Katxiña Txakolindegian aurkezten du.
Uztaila 21 etik Iraila 30 arte. Mendik bere azken zurezko eskulturak abangoardistak erakutsiko ditu.

Katxina Txakolina. Orio.Gipuzkoa.
Jatetxeko ordutegian irekita.


Exposicion: "Arte Mahasti Artean". Esculturas en madera de "Mendi" Antxon Mendizabal Sanz.

Novedosa exposicion  de arte en la bodega de txakoli : Katxiña Txakolina en Orio (Gipuzkoa),en  de una serie de esculturas vanguardistas en madera.

Abierto desde el 21 de Julio al 30 de Septiembre.
Horarios del restaurante.






Arte Mahasti Artean 2017




2017/06/05

III CONCURSO DE DISEÑO “ACTUALIZANDO LA ARTESANÍA VASCA”

“EUSKAL ARTISAUTZA GAURKOTUZ” III. DISEINU LEHIAKETA.
 III CONCURSO DE DISEÑO “ACTUALIZANDO LA ARTESANÍA VASCA” 




Gauzatu litezkeen erakusketetan parte hartzeko Epaimahaiak aukeratutako lana.


Obra elegida por el Jurado para las posibles exposiciones que la organización tenga previsto realizar:




Obra saleccionada: "Sugar" Antxon Mendizabal "Mendi"











Mirotza Sariak

MIROTZA SARIAK

Garagardo azoka ostirala arratsaldean zabaldu zen Mirotza Sarien banatzearekin, aurten Maider Unda borrokalariak eta Iker Irribarria pilotariak jaso zituztelarik Antxon Mendizabal 'Mendi'-k eginiko eskulturak.



2017/03/23

GURE ESKU DAGO ESKULTURA

GURE ESKU DAGO ESKULTURA.


Orion maiatzaren 7ko herri galdeketa sustatzen ari den Baliza taldeak herri galdeketaren jaia egin zuen larunbatean Orion.

Martxoaren 16 an Baliza elkartearen ekitaldian "Mendi" Antxon Mendizabal, gure esku dago ikurraren buruzko eskultura oparitu zuen elkarteari.







EGILEA: "MENDI".

2017/03/20

Korrika Lekukoa


 KORRIKA LEKUKOA 2017

EGILEA: "MENDI". ANTXON MENDIZABAL.



ORIO HERRI IKASTOLA. 2017/03/17 . ANTXON MENDIZABAL."MENDI"